Gurekin Jaien agur festa!

Erabiltzailearen aurpegia Gurekin Jai 2017ko abe. 13a, 11:32

Mugitzen gaitu mugimenduak, goi eta behe, zeharkatu ezker eskuin. Uneoro, etengabe. Noiz aurrera, noiz geldi, noiz egin, zer, nola, zergatik galdegin, zurekin, zuekin, nirekin, gurekin.

Bidegurutzez beteak daude jaien ibilaldiak, eta hasiera ikustea errexa dan bezala, zaila aldaketa handien bidezidorrak begi aurrean jartzea. Deserosoa amaitu beharra, hainbeste hazi zaituen bidea. Duda eta mugez etorri zaigun helmuga hau, ordea, gurekin jaien gurekin bat izan zeaten guztion artean zeharkatu nahi deu. Ospatu, omendu, gogoratu. 

Horregatik, egun berezi bat antolatu dugu, urte hauetan gurekin jaien kide izan zeratenok, inoiz esku bat luzatu diguzuenok, balsa karrerak antolatu dituzuenok, herri bazkariak antolatu edota girotu dituzuenok, inoiz turnoren bat egin duzuenok, montaje eta desmontajean esku bat luzatu diguzuenok, kontzertuetan lagundu diguzuenok, aldarrikapenak aurrera eraman dituzuenok, gurekin jai gurekin agurtu nahi duzuenok bildu eta izandakoari elkarrekin agur goxo bat emateko. Hernaniko sagardotegi batea jungo gara afaltzea, eta zu ere gure artean egotea nahi degu, ahal beste biltzea zoragarriya izango dalako!

Afariaren eguna: Urtarrilak 20, larunbata

Egitaraua:
- 18:30ean: Musika Plazan bilduko gea.
- Trikipoteoa herrian zehar.
- 20:30ean: Autobusa Eguzki tabernan Hernaniko sagadortegira  (GJ-en kontu).
- 21:00etan: Afaya.
- Afalondoren, buelta Zarautzera.

Izena emateko zerrenda Arranon egongo da, abenduaren 20ra arte.  Bixi ibili!
Gonbidapen honi irribarretxo batez baiezkoa erantzungo diozulakoan, zure zai,
Gurekin Jai!