Gurutxurturen irteera Guadalupera irailaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2021ko ira. 4a, 08:30

Ikasturte berrirako egutegia prestatzen ari da Gurutxurtu Aisialdi Taldea. Laster jakinaraziko dute, dena dela, bitartean, lehen irteera prest dute jada.

Azken garaietan izan diren zailtasunak gainditu eta grinaz ekin dio Gurutxurtuk ikasturte berriari. Lehen irteera prest dute jada, egun osokoa gainera. Guadalupe-Hondarribiko izango da ibilbidea eta amaieran hondartzan bainatu eta jolasak egiteko aukera izango da, eguraldiak lagunduz gero.
Irteera ohiko moduan Guria taberna parean izango da, goizeko 9etan.
Izen ematea Gurutxurturen egoitzan egin beharko da, Santa Marina kalean, irailaren 7an asteartea, arratsaldeko 6etatik zazpiak eta laurdenera bitartean.
Gogoratu Gurutxurtuk antolatzen dituen ekintzak irekiak direla eta edozeinek izen eman dezakeela.