Gurutxurturen omenaldia Jose Luis Etxeberriari

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2021ko abe. 20a, 09:33
Irail amaieran hil zen Jose Luis Etxeberria, urtetan Gurutxurtu Aisialdi Taldeko juntakide izandakoa. Larunbatean, haren omenezko ekitaldia egin zuten elkartekoek Pagoetan, urtetan eskainitako adiskidetasuna eta laguntza gogoan. Goizean goiz abiatu zen mendizale taldea Zarauztik oinez Pagoetara eta ekitaldiaren ondoren hamaiketakoa egin zuten Urdanetan.