Gurutxurturen urteko lehenengo irteera Andutzera

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2022ko ots. 3a, 10:25

Otsailaren 13an, igandea, goiz buelta egingo dute Gurutxurtukoek Andutzera.

Urtarrilean ezin izan dute irteerarik antolatu Gurutxurtu Aisialdi Taldekoek, pandemia egoeraren ondorioz. Orain ordea, egoera hobetzen ari denez, berriro ekin diote jarduerak antolatzeari eta otsailaren 13rako goiz buelta antolatu dute. Ibililaldia Itziarretik Lasturrera izango da, tartean Andutz mendira igoz.

Izen ematea Mendizabal kinkiladendan izango da otsailaren 7tik 10aren 18:30ak arte.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera