Irurtzungo Saien balkoira Gurutxurturekin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2022ko ots. 23a, 22:11

Prest dute hurrengo irteera Gurutxurtuko Aisialdi Taldekoek martxoaren 6rako, oraingoan, Nafarroa Garaira.

Azken irteera Itziarko Andutzera egin zuten Gurutxurtuzaleek eta izugarri gozatu zuten lokatzetan. Oraingoan irteera Irurtzuneko Biaizpeko arratearen inguruan egingo dute, bertako haitz txikiari buelta eman eta Saien Balkoia ezagutuz.

Izen ematea Mendizabal kinkiladendan izango da otsailaren 28tik martxoaren 3ra, 19:00ak arte.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera.