Orkatzategira Gurutxurturekin, apirilaren 3an

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2022ko mar. 24a, 09:33

Izen-ematea ohi bezala Mendizabal kinkila dendan egin beharko da, martxoaren 31ko 19:00ak aurretik.

Pasa den igandean Alkiza-Zelatun-Iturriotz ibilbidea egin genuen Gurutxurtu Aisialdi Taldekoek. Bertan, eguraldi ederra lagun, ia 100 kidek hartu genuen parte. Hurrengo irteera Oñatiko lurretara egingo dugu, Arrikrutzetik abiatuta Urkulura, Aitzulotik eta Orkatzategitik pasa ondoren. Egun osoko txangoa izango da.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da honakoa.