Maiatzaren 29an Orkatzategira Gurutxurturekin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2022ko mai. 19a, 08:30


Ikasturteko azken irteera izango da, ekaineko akanpadaren aurretik.

Arrakasta handia izan zuen aurreko igandean Gurutxurtuk antolatutako irteerak. Zarautz inguruan ibilalditxoa egin ondoren, Orokietan txistorrada eskeini zieten Gurutxurtuko kideek bertaratutako kide guztiei eta ondoren jolasak izan ziren. Hurrengo irteera, ikasturteko azkena izango da, Arrikrutzetik abiatuta Urkulura, egingo dute mendizaleek, Aitzulo eta Orkatzategitik pasa ondoren. Egun osoko txangoa izango da.

Izen ematea, ohi bezala Mendizabal kinkiladendan egingo da, maiatzaren 23tik 26ko arratsaldeko 7etara.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da honakoa.