Ikasturteko lehen irteera, irailaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2022ko ira. 15a, 13:00

Urtero bezala, Gurutxurtuko ohitura denez, ikasturteko lehen irteera hondartzara izango da.

2022-2023 ikasturteari hasiera emateko eta udara agurtzeko Gurutxurtuk egun osoko irteera bat antolatuko du. Mendi buelta eder honetaz gozatzeko, prestatu zuen motxilak, kantinplora goraino beteta, toalla eta txaparroak.

Izen emateko, betiko moduan, Mendizabal kinkila dendan apuntatu beharko da, Irailaren 19tik 22ra.