Aralarrera irteera

Erabiltzailearen aurpegia
 Jada prest daude Gurutxurtuko kideak hurrengo irteerarako.

Azken asteburu hontan, euripean ibili arren, bainu ederra hartu genuen Saturrarango hondartzan. Oraingoan, Urriaren 9an, Madotzetik Aralarko San Migelera egingo dugu ibilaldia. Gainera, egun pasa honetan Nafarroako zutarri ezagunena ikusteko aukera izango dugu, Erroldan zutarria. Horrez gain, ibilbidea onddoz josita dagoenez, begi ona duenak afari eder bat prestatu ahal izango du.

Betiko moduan, izen ematea Mendizabal Kinkiladendan izango da, Urriaren 3tik 6ra bitartean, arratsaldeko 19:00ak baino lehen.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera.