San Pedro-Arratera goiz pasa Gurutxurturekin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2023ko urt. 19a, 10:00

Urtarrilaren 29an Gurutxurtu aisialdi taldeak mendi irteera antolatu dugu.

Urteari bukaera emateko egin genuen txistorradak edukitako arrakastarekin, Gurugala antolatu genuen eta orain bueltan gatoz! Oraingoan, San Pedro-Arrate ibilbidea egingo dugu. Baliteke elurra egitea, beraz animatu. Beti bezela, izen-ematea Mendizabal kinkiladendan izango da. Apuntatzeko azken eguna urtarrilaren 26a da, 19:00ak arte.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera.