Inauteriak 2020

Bideoa: 1992ko Inauterietan, Koxme balea

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2020ko ots. 19a, 10:58

Badatoz Inauteriak, eta atzera begiratuz gero, bideo honen tankerakoak aurki daitezke Erlo Telebistaren artxiboan. Akordatzen Koxme baleaz? Aurtengo jaietan txupina botako duen pertsonaia hori atera zuten 1992ko inauterietan ere.

Nola mozorrotzen ziren zarauztarrak 1992an? Nola ospatzen ziren inauteriak 1990eko hamarkada hasieran? Zer kontatzen ote zioten haurrek kazetariari? Atzera begiratzeko tartea hartu dugu, eta hemen lagin txiki bat.

EGITARAUA. Inauteriak 2020.