Arima Soul taldea ETB1eko 'Hitzokei' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko abe. 8a, 12:00

Mikel Makala eta Lidia Insausti buru dituen laukoteak bere lehen disko luzea erakusten jarraitzen du eta helburu horrekin Arima du abestia jo zuten astelehenean Urko Aristik gidatutako telebista saioan.

Arima Soul musika taldeak urrian plazaratu zuen bere lehen lan luzea eta orduz geroztik diskoa aurkezten ari da eskaintzen dieten eremu oro baliatuta. Gauzak horrela, hainbat kontzertu eskaini dituzte eta telebistan ere izan dira. Astelehenean, esaterako, Urko Aristik gidatzen duen ETB1eko Hitzokei saioan izan ziren eta Arima du abestia jo zuten zuzenean.