1935eko Zarautz eta Getaria arteko errepidea jaso du 'Urtekaria' aldizkariak

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko abe. 10a, 11:30

Duela 87 urteko Euskal Herriko itzuliko irudia da txirrindularitza retroan espezializatutako aldizkariak zabaldu duena. Donostia eta Bilbo artean jokatu zen azken etapari dagokio.

Txirrindularitza retroan espezializatutako Urtekaria aldizkariak 1935ko Euskal Herriko itzuliko irudia zabaldu du Twitter sare sozialean. Bertan, Zarauztik Getariarako kostako bidea egiten ikus daitezke txirrindulariak urte hartako abuztuaren 11ean jokatu zen Donostia eta Bilbo arteko etapan. Azkena izan zen eta Gino Bartali italiarrak irabazi zuen. Aurrez jokatu ziren lau etapatik bitan ere bera gailendu zen, hiru irabazi zituen orotara, beraz, lasterketako sailkapen nagusiarekin batera.

Zehaztu beharra dago, era berean, 1935 itzuli hark garrantzia berezia duela; izan ere, 1969ra arte ez zen besterik jokatu. Espainiako Gerra Zibilak eta ondoren etorri zen Frakismoak eragin zuten etena.