Eguzki-Izar eremua, erabat soilduta

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urt. 8a, 11:50
Paisaia asko aldatu da azken egunetan Eguzki-Izar eremuan. (Onintza Lete Arrieta)

Nafarroa kaletik Oriorantz edo autobiderantz doanak, nahiz alderantzizko bidea egiten ari denak, aldaketa nabarmena ikusiko zuen azken egunetan inguru horretan. Izan ere, Eguzki-Izarra eremuko zuhaitz, sastraka eta gainerako landaredia desagertu egin da. 180 etxebizitza egingo dituzte bertan, horietatik 72 babestuak, eta horregatik garbitu dute eremu osoa.

Azken egunetan erabat aldatuta gelditu da Eguzki-Izar eremua, Nafarroa kalearen amaieran, Oriorantz nahiz autobiderantz joateko biribilgunearen eskuinetara dagoen eremua. Lehen zuhaitz, sastraka eta bestelako landaredia nagusi zen eremua, orain soilduta dago.

180 etxebizitza egingo dituzte bertan, horietatik 72 babestuak, eta horregatik ari dira espazioa garbitzeko lanetan. Abenduan jaso zuen behin betiko onespena urbanizazio proiektuak.

Zuhaitzak kendu dituzte Eguzki-Izarren, eta eremuaren itxura erabat aldatuta gelditu da. (Onintza Lete Arrieta)