'Sukalerrian' saioa Kirkilla-Eneako sukaldera sartu da

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko mai. 11a, 12:00

Ahate tostoia prestatu zuten Santa Marina kaleko jatetxeko kideek ETBko kamera aurrean.

Joseba Argiñanok gonbidatu ezberdinak izaten ditu egunero-egunero ETB1en aurkezten duen Sukalerrian saioan, berekin batera kozinatzen aritzeko. Horrez gain, erreportaje ezberdina eskaintzen dituzte, Euskal Herrian barnako jakien inguruan. Atzo, esaterako, Kirkilla-Enea jatetxean izan ziren.

Sukalde tradizionala baina ukitu abangoardistarekin egiten dute Zarauzko Santa Marina kalean dagoen eta 40 urte dituen ostalaritza establezimenduak. Saiorako jatetxean arrakasta handia duen ahate tostoi platera prestatu zuten.