Bina Bina izozki-dendan izan da 'Sukalerrian' saioa

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko mai. 19a, 16:00

Joseba Argiñanok gidatzen duen ETB1eko saioko kamerak Zarauzko izoztegian izan dira mojito-izozkia nola egiten duten jasotzen.

Naiara Arregi eta Eneko Kortajarena dira Bina Bina izozki dendako arduradunak, eta aste honetan ETB1eko Sukalerrian saioa haien etxean izan da. Azaldu dutenez, 45 zapore inguru dituzte, eta urtero zapore berriren bat ateratzen dute. Jogurta, kafea eta hur zaporekoak dira gehien saltzen dituztenak. Egoerarako, ordea, mojito-izozkia nola egiten duten azaldu du Kortajarenak.