Garoa liburu dendan izan da Euskadi Irratiko 'Amarauna' asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko aza. 20a, 10:00

Liburu saltzaileen lana lehen eskutik ezagutzeko egin dute bisita bertako ohiko bezero baten konpainian. Ibai Arrillaga bertako langileak eta Maria Iribar irakurle gazteak hartu dute parte irratsaioan.

Zarauzko Garoa liburu denda bisitatu zuen joan den larunbatean Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioak liburu saltzaileen lana bertatik bertara ezagutzeko. Ibai Arrillagak eman zituen azalpenak eta Garoako ohiko bezeroa den Maria Iribar irakurle gazteak ere hartu zuen parte saioan. Hain justu, Iribarrek egin zizkion galdera gehienak Arrillagari; izan ere, har ere liburu saltzaile izan nahiko luke etorkizunean.