Antigoaleko hiztegia

Abaro

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko urr. 25a, 15:45
Arriskutik babesten duen leku edo egoera

abaro. iz. Zuhaizpeko edo bestelako babesgunea, abereek eguzkitik gerizatzeko erabiltzen dutena, batik bat. Hedaduraz, babesa, arriskutik babesten duen leku edo egoera.

Abereak zuhaizpeko babesgunean itzalean egoteari abaro egin, abaro egon, abaroan egon… esan ohi zaio, eta abereak zuhaizpeko babesgunean itzalean edukitzeari abaroan eduki. Orohar, babesean edo arriskutik at egotea abaroan egotea da. Abereak, gehienetan, bero delako joaten dira zuhaizpera abaro egotera, eta seinale txartzat hartu ohi da udaberri goiztar garaian (Kandelario (otsailaren 2a) inguruan, batik bat) ardiak abaroan egotea, uste izan baita ondoren eguraldi txarrak datozela. Hala diote esaera zahar hauek: 1) Kandelaria egunean ardiak abaroan baino, otsoa artaldean ikustea hobe. 2) Otsoa artaldean ikustea hobe, ardiak Kandeleran abaro (babesean, itzalean) baino. 3) Kandelario hotz, neguaren bihotz; Kandelario bero, negua dator gero.