Antigoaleko hiztegia

Abemaria

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko urr. 25a, 15:58
Ama Birjinari zuzendutako errezoa, ilunabarrekoa, batik bat.

abemaria. iz. Agurmaria, Ama Birjinari zuzendutako errezoa; baita angelusaren deia eta ordua ere, bereziki arratsaldekoa.

Lehen bazen angelusa errezatzeko ohitura. Angelus hitz horrekin hasten den otoitz bat da, goizean, eguerdian eta arratsean errezatzen dena. Angelus hitz bera erabiltzen da errezoa egiteko ordua dela adierazten duen kanpai-hotsa izendatzeko. Egunean hiru kanpai-joaldi ziren: egunsentiarekin (albakoa), eguerdian (angelusa) eta ilun nabarrean (abemariakoa). Abemariaetakoarekin bukatzen ziren festak eta etxeratzeko ordua adierazten (emakume eta neskentzat, batik bat): Emazte: abemariak jotzean, haiz edo etxean edo bere bidean.