Antigoaleko hiztegia

Zuin

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko urr. 30a, 19:04
Ereiteko egiten den arrasto edo seinalea

zuin. iz. Soroan edo baratzean zuzen ereiteko edo landatzeko eginiko seinalea.

Soro handi samarra erein behar denean, atalka egin behar izaten da, eta era zuzenean ereiteko soroan seinaleak egin ohi dira, belarrez, orriz edo beste era batez: hori da zuina ipini, zuina bota edo zuina egitea. Gai batez ari garela gai horri lotu ordez beste norabaitera jotzen dugunean zuinetik kanpo ereiten ari haiz! esan ohi da, hau da, ez dagokizun zerbaitekin zabiltza kalakan. Ondo letorke erdarazko mear fuera de tiesto esamoldea ordezkatzeko.