Antigoaleko hiztegia

Aida!

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko aza. 29a, 20:37
Aida! (Txiliku)

Behiei eta aurrera egin dezaten esaten zaien hitza

aida! interj. Behiei eta beste gurdi-abelgorriei aurrera egin dezaten esaten zaien hitza. aida-aida. Haur. Umeen hizkeran, abelgorria, behia.

Hemen hainbat esamolde aidarekin:

aida batean. Bizkor, oso denbora laburrean.

aida eta esti. Nola edo hala.

aida eta ixo. Hala-hola, nolanahi.

ez aida eta ez esti. Esan nahi du ez aurrera eta ez atzera, ez arre eta ez so, erabaki ezinik.

Haur-hizkeran behiari eta, orokorrean, abelgorri guztiei aida-aida deitzen zaie.