Antigoaleko hiztegia

Esti!

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko aza. 29a, 20:42
Esti! (Wikipedia).

Behiei eta atzera egin dezaten esaten zaien hitza

esti! interj. Behiei eta beste gurdi-abelgorriei atzera egin dezaten esaten zaien hitza.

Uztarrian erabiltzen diren  abereei honela hitz egiten zitzaien:

Deitzeko: tox, toz, touz

Eragiteko: aida, aida behia, aida idia

Geldiarazteko: oou, ooo

Atzera eragiteko: esti, esti atzera, aix

Jiratzeko: jira touz, tira hona touz, buelta touz

Taskara edo ildora jaisteko: jats behera, hats behera

Ukuilura edo leku batera bideratzeko: toz lekura, aida lekura, pasa lekura…