Antigoaleko hiztegia

Lera

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko aza. 29a, 20:44
Lera (Itaia Kolektiboa)

Gurpilik gabeko orga

lera. iz. Gurpilik gabeko orga, bi albo oholen gainean irristatzen dena (elurretan edo toki malkartsuetan) eta, lehen, belarra-eta garraiatzeko erabiltzen zena.

Mozkorra harrapatzea adierazteko euskaraz erabiltzen diren mila aldaeren artean, lera etxeratzea ere aipatu ohi zen: horrek lera eta burdina etxeratu zitian bart.