Antigoaleko hiztegia

Aldakaitz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko abe. 6a, 09:29
Aldakaitz (Javier Carballo).

Sustraietatik jaiotzen diren kimu edo puja berriak

aldakaitz. iz. Landare baten sustraietatik jaiotzen diren kimu edo puja berriak, beste izen batez altsuma deituak.

Zestero edo otarregileek gaztainondoen aldakaitz edo altsumak erabiltzen zituzten. Lehenengo, aska edo putzuetan, uretan beratu ohi ziren aldakaitzak, eta, ondoren, ahasen bidez (bi kirteneko labana edo marruskatze-tresna zen), zumitzak atera otarreak egiteko.