Antigoaleko hiztegia

Narra

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko abe. 13a, 12:34
Narra (Euskonews).

Hitzaren adierak ezagutzeko, egin klik izenean

narra. iz. 1) Oholez, zuhaitz-adarrez edo antzekoez egindako egitura zabala, herrestan eramaten dena (lera modukoa, nolabait, gurpilik gabekoa), bere gainean jartzen diren gauza astunak (belar ondua, inaurkina…) arrastan eramateko erabiltzen dena.

2) Ohol edo abar multzoa, goldatutako lurrean zokorrak apurtzeko arrastaka eramaten dena gainean zerbait astuna jarrita.

Zenbaitetan zuhaitzetik erauzi edo moztutako adar edo arbaztekin egin ohi da narra, haren gainean zerbait (belar ondua, inaurkina…) jarri eta garraitzeko. Sineskeria zahar batek dio martxoaren amaiera arte etxean eduki behar dela lera edo narra bete hosto, elurra egin baitezake martxo amaieran ere: San Markosetarako (IV-25) narra bat hosto gorde behar da (elurraren beldurrez).