Antigoaleko hiztegia

Palankana / aguamanil

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko abe. 19a, 20:11
Plankana (Milanuncios).

Hitzen esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

palankana / aguamanil.

1) palankana. iz. Garbiontzia.

2) aguamanil. iz. Garbiketa-urarentzat txarro berezia.

Garai batean, etxeetan urik ez zenean, eta batik bat apopilotzan edo ostatuan bizi zirenek norberaren garbiketa egiteko, geletan altzari berezi bat egon ohi zen, egurrezkoa edo metalezkoa. Altzari horrek goiko apalean zulogune biribila izan ohi zuen bertan palankana ezartzeko (berriagotan konketa izan zitekeen) eta behekoan aguamanila, urez betea, norberaren garbiketa-lanetarako, edota pozal bat ur zikina jasotzeko, modeloen arabera. Bi ertzetan, eskuzapiak edo toallak jartzeko lekuak. Zenbaitetan ispilua batek (maiz obala) osatzen zuen altzaria.