Antigoaleko hiztegia

Gatzamar / batzamar

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urt. 5a, 16:40

Apasta gazia

gatzamar, batzamar. iz. Gazitutako arrain-hondakinekin, arrabekin edo beste hainbat arrainkirekin egindako apasta.

Apasta berezia egin ohi zen antxoak gazitzeko erabiltzen zen salmuera-hondakinekin, oso gazia, gainera. Apasta mota horri batzamarra deitzen zitzaion, eta, seguru asko, gatz hitzarekin gurutzatuta gatzamarra bilakatu zen. Zerbait oso gazia dela adierazteko esaten da: gatzamarra baino gaziagoa da, edo gatzamarra baino gaziago dago.