Antigoaleko hiztegia

Barrabas

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urt. 15a, 18:48
Bihurria oso

barrabas. adj. (eta iz.) Oso bihurria den pertsonagatik esaten da, batez ere mutikoengatik.

barrabas-belar. Galtzen oso zaila den belar gaiztoa (Oxalis latifolia).

barrabaskeria. Gaiztakeria; bihurrikeria.

Bihurria denarengatik, eta baita gaiztoa denarengatik ere, esaten da Barrabas baino gaiztoago edo Barrabas baino okerrago dela, eta barrabas! deitzen zaio mutiko edo pertsona bihurriari. Gaiztakeriak edo bihurrikeria handiak egiteari barrabaskeriak egin esan ohi da. Istorioa Itun Berritik dator, non kontatzen baita Pontzio Pilatosek galdetu ziola Jerusalemgo herriari nor askatzea nahi zuten Pazkoetako festetan, Jesus Nazaretekoa ala Barrabas gaizkile handia.

Lehendik gutxi ezagutzen zen landare inbaditzaile bat gure baratzetan sartzen hasi zenean, eta baserritarrek ikusi zutenean zein azkar zabaltzen zen (motoaitzurra erabiliz gero azkarrago) barrabas-belarra deitu zitzaion bekar mota horri (Oxalis latifolia).