Antigoaleko hiztegia

Birrinbi-barranba

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urt. 15a, 18:53
Soinu ozenez

birrinbi-barranba.adb. Soinu ozen eta jarraikorraren onomatopeia, trumoiarena batik bat. Nolakotasuna adierazten duen adberbio gisa erabiltzen da, hau da, birrinbi-barranba eginez esanahiarekin.

Birrinbi-barranba egiten du trumoiak eta Euskal Herriko esaera zaharren arabera martxoa da ekaitzen hilabetea. Honela diote: 1) Martxoa birrinbi-barranba. 2) Otsaila firili-faraila; martxoa birrinbi-barranba.