Antigoaleko hiztegia

Txikera / xukadera

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urt. 15a, 18:54
Lehortzeko erabiltzen dena

txikera / xukadera.iz. Lehortzeko edo xukatzeko erabiltzen dena.

Gaur egun, eta euskara estandarrean, xukadera eskuoihal edo toallari deitzeko erabiltzen dugun hitza da, baina lehengo esanahi zaharra askoz zabalagoa zen, lehortzeko erabiltzen zen edozer adierazteko baitzen. Hemen aipamen batzuk: 1) Eskuoihala, toalla. 2) Gaztak lehortzen uzteko apalak. 3) Ontziak lehortzeko arasa, armairu edo tresna (escurridor/escurridora gaztelaniaz). 4) Txalupatik ura ateratzeko (ura atxikatu) pala antzekoa, edo poto bat zotz baten muturrean. Zarautzen, ontziak lehortzeko garai batean egiten zen egurrezko arasa apalduna edo armairu barradunari txikera (xukaderaren aldaera) deitzen zitzaion.