Antigoaleko hiztegia

Pirritaka / piririka / pirrilean

Erabiltzailearen aurpegia
Bueltak emanez

pirritaka / piririka / pirrilean.adb. Bueltak emanez, biraka higituz; baita biraka eroriz edo amilduz ere.

Dirudienez pirrita edo firrila hitzak txirrika edo gurpiltxoa esan nahi du. Zarautzen, nolakotasuna adierazten duen adberbio gisa erabiltzen da: pirritaka, esan nahi da, biraka. Baloia bueltaka doanean, pirritaka dabil; pendiza edo aldapa geure gorputzari birak emanaz jaisten dugunean pirritaka jaitsi gara, barrika bat pirritaka eraman genezake eta uztai bat pirritaka bota maldan behera. Pirritaka esan ordez piririka edo pirrilean esan ohi da beste hainbat lekutan, edota bueltak emanez, besterik gabe.