Antigoaleko hiztegia

Danda

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko ots. 18a, 19:16
(Argazkia: zingizango_legazpia)

Auzolana, bideak konpontzeko egin ohi dena, batik bat

danda. iz. Herriko zerbitzuen onurarako egiten diren zenbait auzo-lan, batik bat bideak txukundu edo konpontzea. dandan egin. Auzolanean egin.

Beharbada tanda edo txanda hitzetatik sortutakoa da danda hori, herriko zerbitzuak txandaka egin behar ziren garaietatik datorrena. Gaur edozein herriko lan egiteko langile-brigada dugunean herrietan, zaila egiten zaigu pentsatzea hainbat lan urtero auzolanean egiten zirela, baina XX. mendearen ia amaieraraino izan dira horrelakoak baserri-inguruetan. Danda-lana bide-garbitzearekin loturik iraun izan du batik bat, eta hainbat baserri, etxe edo bideetako erabiltzaileentzat ezinbestekoak ziren bideetan bazterrak garbitu eta pasalekua txukun mantentzea zuen helburu.