Antigoaleko hiztegia

Aire gaizto

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko ots. 18a, 19:18
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

aire gaizto. iz. 1) Nolabaiteko gaitza, mina, eritasuna edo elbarria sortzen duena. 2) Tximista.

1) Nolabaiteko ezina sentitzen dugunean gorputzeko atal batean, mina edo eritasuna sortzen duena, eta oso ondo ez dakigunean zerk sortutakoa den, esan ohi da (esan ohi zen) aire batek eman dit / aire gaizto batek eman zion ezkerreko besoan. Bereziki gorputzeko atal bat txindurritu edo sorgortu egiten denean, edo hura mugitzeko zailtasuna ditugunean erabiltzen da; esaterako, perlesia edo paralisia sortzen duen zerbait denean. 2) Tximistak norbait jotzen denean, aire gaiztoak jo du esaten da (zen), eta hori horrela izan daiteke tximista aipatzea tabu izan zelako garai batean.