Antigoaleko hiztegia

Estereo

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko mar. 21a, 17:05
Argazkia: Berria

Edukiera neurria

estereo. iz. Edukiera neurria; estereoa da 1 m x 1 m x 1 m neurriko edukiontzian kabitzen den gai-kantitatea: egur, zerrauts, liburu, harri-koskor, zementu…

Zura neurtzeko (materiala, oholak egiteko edo baliokoa den enborraren bolumena) metro kubiko edo metro kuboa erabiltzen da; esan nahi da, materialalen hiru neurriak (luze, zabal, sakon) metrotan neurtu eta hiru neurriak biderkatuz ateratzen den zenbakia. Egurra neurtzeko, ordea, kabitzen duen edukiera neurtzean da; gauza bera egiten da (hiru neurriak biderkatu), baina oraingoan ez da material trinkoa neurtzen dena, egur-pilak dituen neurriak baizik, eta neurria ez da metro kuboetan ematen, estereotan baizik.