Antigoaleko hiztegia

Zurrukutun

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko mar. 21a, 17:06
Zopa antzekoa

zurrukutun. iz. Bakailaoarekin (edo atunarekin) egiten den arrain-zopa modukoa, zenbait tokitan patatekin ere prestatzen dena.

Badirudi zurrukutuna bakailaoa osagai duela egindako zopa antzekoa dela. Zenbaitetan baratxuri-zoparen antzeko zerbait izan ohi zen, afaritan jateko-edo, baina beti bakailao izpituarekin. Zurrukutuna bijilia edo haragi-uzte egunetako jaki egokia zen, oiloaren edo okelaren salda debekatuta zegoen egunetarako. Bestalde, arrantzale-giroko jakia ere bazen, batez ere arrantxoa edo afaria egiteko. Patatak eta porruak izan zitezkeen zoparen osagai, baina beti arraina zen ezinbestekoa, bakailaoa ia beti, edota atuna, zenbait lekutan.