Antigoaleko hiztegia

Largatu / laga / largea izan

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko api. 12a, 11:48
Utzi, laga

largatu. ad. Laga, utzi.

Zenbait lekutan utzi erabiltzen da, beste zenbaitetan laga, lagatu, baita largatu ere. Esaterako, Bizkaian entzuten baduzu larga berton esan nahi du utzi hemen. Bada largatu horretan abandonatuaren zentzua, utzia izatea adierazten duena. Horrela, largea izan (ahoz esatean largia izan) da utzia izatea, arretarik jartzen ez duena izan, bere janzkera, ohitura edo izaeran abandonatua.