Antigoaleko hiztegia

Hondamendi

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko api. 19a, 09:37
Hondamena, kaltea

hondamendi. iz. Hondamena, kaltea; zerbaitetan edo norbaiti gertaturiko erabateko kaltea.

Norbaiti hondamendia etorri zaiola esateko, (norbaiti) elorrio etorri zaiola esan ohi da. Hondamendiren bat etor daitekeela aurrez susmatzen denean, esaten da elorrio ikusi behar duk / elorrio izango duk! / elorrio ikusi beharrean hago! Norbaitek ondasunak xahutu eta familiaren hondamendia ekartzen duenean, etxea saldu behar izan arte, etxea jan duela esaten da. Lehengo zaharren arabera, alferkeriak ekar dezake hondamendia: Alferkeria, askoren hondamendia