Antigoaleko hiztegia

Bihurri

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko mai. 3a, 09:53
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

bihurri. 1) adj. Zuzena ez dena, kiribildua.

2) adj. Nahasia, korapilotsua, askatzen, menderatzen edo hezten nekeza dena.

3) adj. Makurra, komeni ez diren gauzak edo gaiztakeriak egiteko joera duena.

4) adj. Haurrez-eta mintzatuz, gaiztakeriak edo bihurrikeriak egiten dituena, esaneko umea ez dena.

1) Zerbait zuzena ez denean, kiribildua edo aldrebesa dela adierazteko esan ohi da aihen okerra baino bihurriagoa dela, edota akerraren adarra baino bihurriagoa; alderantziz, bihurritik ez duen zerbait adierazteko, haltzak baino bihurri gutxiagokoeduki behar da.

2) Menderatzen edo hezten nekeza denari buruz esaten da soka bihurritua baino bihurriago dela, eta neska bihurria, hezten zaila denari deitzen zaio txirripristin txikia denean, eta marimutiko, marisorgin edo marimatraka zertxobait handiagoa denean, baita neska bargasta ere handiagoa bada.

3) Komeni ez diren gauzak edo gaiztakeriak egiteko joera duenei buruz ari garela, esaera hauek erabiltzen dira: erbinudea baino bihurriagoa da, inpernuko etsaia baino bihurriago da, edota seko bihurriada. Norbait zuzena eta tolesturarik gabekoa denean, aldiz, norbait hori bihurri gabekoadela esaten da. Norbaitek joera gaiztoa hartzea da bihurria hartu edota bihurri gaiztoa hartu.

4) Batez ere haur-garaian, gaiztakeriak edo bihurrikeriak egiten dituena, esanekoa ez denari esaten zaio: hori duk arraina, hori!,  hori duk bitxoa, hori! edo hori duk pajaroa, hori! Neska bihurriei honako mehatxua egiten omen zitzaien: arrepentidetara bidaliko haut. “Arrepentidak” ziren moja-etxe edo antzekoetara joaten ziren portaera edo bizitza txarreko neskak edo emakumeak.