Antigoaleko hiztegia

Lika / lekeda / biska / pixka

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko mai. 3a, 09:56
Hitzen esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

lika. 1) iz. Biska, txoriak harrapatzeko gai likatsua, mihuratik, gorostiaren aleetatik eta beste zenbait landare edo gaietatik ateratzen dena. Baita beste zernahi gai likatsu ere. Beste izen batzuk ere erabiltzen dira: lekeda (Batez ere Iparraldean), biska edo pixka (Zarautzen).

2) adj. Likatsua,  itsaskorra, likina.

Erreklamoarekin txoriak harrapatzeko hainbat gai likatsu prestatu ohi ziren txotxetan ipini eta haietan kokatzera etortzen ziren txoriak itsatsita gera zitezen. Gai likatsu horiei hainbat izen deitzen zitzaien: lika, lekeda, biska… Gero, adjetibo gisa ere erabili izan da; pertsona aspergarria, gogaikarria adierazteko, esan izan da: hau lekeda! edo zeharo lika da; norbaitek hitz egiterakoan hizkera gogaikarria erabiltzen badu, batik bat lizuna denean, esan ohi da hizkera likatsua darabilela.