Antigoaleko hiztegia

Hondatu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko mai. 3a, 09:57
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

hondatu. 1) ad. Alferrik galdu.

2) ad. Suntsitu, ezereztu, kaltetu

3) ad. Matxuratu.

Zerbait alferrik galtzen denean, hondatzen denean, esan ohi dugu: azken beltzera joan dela, behea / erreka jo duela, errekaren zorua jo duela, lur jo duela, pikutara joan dela, porrot egin duela, zilipurdi egin duela. Honako esaerak adierazten digu arriskuan dagoena hondatu egiten dela: Bide ondoko arbola, abenduko izarra, ostatuko neskatxa ederra; hirurak hondatzeko arrisku bera; eta beste honek, nola izan ohi den lantegien izaera: Lantegiak? Aitak osatu, semeak gozatu eta bilobak hondatu; eta hirugarren honek nola amaitzen diren kontu horiek: Zuena hondatu eta besteena lapurtu. Erraz suntsitzen edo ezerezten diren gauzengatik esaten da hondarretan idatzitakoa bezain azkar hondatu direla, uretan egiten diren letrak bezain laster hondatu.