Antigoaleko hiztegia

Txantxil

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko eka. 6a, 10:25
Esnea banatzeko neurri-ontzia

txantxil. iz. Ontzi zilindrikoa, esnea neurtu eta banatzeko erabiltzen dena.

Garai batean eguneko esnea saltzen zen kale-kantoi edo azoka ateetan. Esnea garraiatzeko marmitak erabiltzen ziren, ohiz burdin galbanizatuz eginak, eta bezeroari saltzeko esnea neurtzeko, ontzi kirtendun bat: txantxila. Azken urteetan neurri hori litroa izan ohi zen, eta litroko txantxila edo besterik gabe litrokoa deitzen zitzaion.