Antigoaleko hiztegia

Lukainka

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko eka. 6a, 10:27
Hestebete luzea

lukainka. iz. Zerri haragiz egiten den hestebete luze eta mehea.

Abagunea pasatu ondoren zerbait aipatzen denean, haren ametsa edo desioa aipatuz, amestutako lukainkak edoametsetako lukainkak direla esan ohi da, eta zerbait lortuko dugula itxaropentsu egon eta lortzen ez dugunean, ez lukainka eta ez mutur gelditugarela. Garai batean zakurraren lukainka! haserre-oihu ohikoa zen hori baino madarikazio ozenagoa edo birao gogorragoa esateko lotsa zen pertsonen artean. Zerbait oso luzea dela adierazteko lukainka baino luzeago dioen esamoldea erabiltzen da, eta baita ere garizuma baino luzeago.