Antigoaleko hiztegia

Begiluze

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko eka. 19a, 09:36
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

begiluze. adj. 1) Ikusnahi handikoa, kuxkuxeroa. 2) Bere gaitasunei dagokiena baino gehiago dela edo gehiago egin dezakeela uste duena.

Bi esanahiek [1) Ikusnahi handikoa izan, hau da, dena ikustea eta dena miatzea gustuko duena, eta 2) Bere gaitasunei dagokiena baino gehiago dela uste duenaren izaera, norbaitek egin dezakeena baino gehiago egin dezakeela uste duena] badute nolabaiteko lotura. Esate baterako, norbaitek jan dezakeena baino gehiago ateratzen badu platerara, begiluzea dela esaten zaio, edo, baita ere esamolde polit hau: begia hestea baino luzeagoa daukak!