Antigoaleko hiztegia

Geztera / deztera

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko eka. 28a, 10:21
Zorroztarri biribila

geztera. iz. Zorroztarri biribil eta birakaria.

Lanerako tresna zorrotzak izatea beti izan da artisauaren kezketako bat, eta lanabesak zorrozteko aproposa da geztera. Harri biribila izan ohi da, hareharrizkoa edota beste harri egoki batekoa, eta birarazteko alde batean, edo bietan, aker edo esku-lekua izaten du. Zarautz eta inguruetan deztera ere deitu izan zaio. Esaera zahar batek dio: Ganibetak geztera higatzen, eta gezterak ganibeta.