Antigoaleko hiztegia

Marruskatu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko uzt. 11a, 11:49
(Argazkia: Bob Key)

Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

marruskatu. ad. 1) Indarrez igurtzi; zura edo metalak lantzen direnean tresna baten bidez indarrez igurtzi higatzeko edo leuntzeko.

2) Eskuen artean laztasunez edo sakatuz erabili (gehienetan arreta edo goxotasun gutxirekin erabiltzen den zerbait adierazteko).

3) Barazkiez-eta ari garela, salgai dauden berdura edo frutak eskuz ukitu eta erabili helduak edo samurrak dauden ikusteko, goxotasunik gabe danean, batik bat.

4) Arropaz ari garela, eta garai batean, garbitzeko harri edo ohol gainean igurtziak eman arropari xaboiarekin edo eskuilarekin.

Goian aipatutako esanahiez gain, irudizko zentzuan ere erabiltzen da; esaterako, norbaiti bihotza marruskatzea, haren sentimenduak ukitzea izango litzateke (badu beti ere goxotasun ezaren ukitua), eta norbaiti marruskatu bat ematea litzateke norbait hori indarrez igurtzitzea, eta baita (hizkera arrunt eta zabar samarrean) samurtasun gutxirekin zirri egitea, hau da, igurtzi edo laztanak goxotasunik gabe ematea.