Antigoaleko hiztegia

Ore / ore-mahaia / mapila

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko uzt. 17a, 17:55
Hitzen esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

ore. iz. Hauts eginiko gai bati isurkari bat erantsiz eratzen den nahastura aski trinkoa, baina biguna; berezki irinez eta urez egiten dena, ogia edo taloa egiteko, esate baterako.

ore-mahai. iz. Irina eta orea egiteko gaiak gordetzeko kutxa, gaineko estalkia baliagarria duena ogiarentzat edo taloentzat orea prestatzeko. Zenbait lekutan orramahaia deitzen da.

mapila. iz. Taloak prestatzeko egokitutako ore-mahaia.

Euskal Herriko bizimodua nekazaritzari loturik egon zen mendeetan garrantzi handikoa zen baserri bakoitzean asteko ogi-labakada egitea, edota gaueroko taloak prestatzea. Beraz, mapilak edo ore-mahaiak ezinbestekoak ziren baserrietan; han behar zen irina (ondo zaindua eta gordea), galbahea (irina eralki edo bahetzeko), ur beroa ekartzeko txarroa, legamia, gatza… ore ona prestatzeko gai guztiak. Norbaitzuk oso berdinak direla adierazteko, jokaera bertsukoak, eta, batez ere, gaiztakeria edo bihurrikeriaren bat elkarrekin egiten denean, gaiztakerian ibilitako kideez esaten da: horiak ore bateko opilak dituk!; eta norbait zerbaiti buruz handikeriaz edo esajerazioz ari denaan esan ohi zaio: orearena ken iezaiok horri! edo beroarena kendu horri! Bi esaera zahar orea dutela hizpide:1) Bahe berriak irina zuria, zaharrak ore hobea. 2) Ore onetik ogi ona.