Antigoaleko hiztegia

Itula / itzain

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko ira. 17a, 10:15
Hitzen esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

itula. iz. Itaurrean ibiltzea, idien aurrean ibiltzea.

itzain. iz. Idiak zaintzen eta gidatzen dituen pertsona; gurdiak gidatzen dituen pertsona.

Antzekotasunik badute ere, ez da gauza bera itulan ibili eta itzain izatea. Itulan egiten du ganaduaren aurrean ibiltzen denak, hau da, behi edo idi uztartuen aurretik ibiltzen dena haiei nondik nora joan behar duten erakutsiz, lursail bat goldetzekoan, adibidez. Itulan mutiko edo neskato batek egin dezake (lehen, eskola joan ordez behin baino gehagotan); itzain izatea hori baino serioagoa da. Bizimodu-era bat izan zitekeen, gurdiarekin garraioan zebiltzanak itzainak ziren.