Antigoaleko hiztegia

Txapin

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 10a, 17:00
Oinetako biguna

txapin. 1) iz. Etxean ibiltzeko oinetako biguna.

txapin. 2) iz. Ume txikiei janzten zaizkien oinetakoak, puntuz egindakoak eta xingola baten bidez orkatilan lotuak.

txapin. 3) iz. Ohean erabiltzeko galtzerdi antzeko puntuzko oinetakoak.

Garai batean beste oinetako batzuk (abarkak, eskalapoinak…) janzteko barnean erabiltzen ziren oinetakoak izan ohi ziren txapinak, artilezkoak edo oihalezkoak. Gero, etxeko zapatilei ere horrela deitzen zitzaien, batez ere orporik gabekoak direnei (sartu eta kito!).