Antigoaleko hiztegia

Non edo non

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko aza. 12a, 11:51
Nonbait

non edo non. adb. Nonbait, non edo han.

Nonbait erabili ordez, Zarautzen non edo non erabiltzen zen, tarteka, gaur egun baino askoz maizago, jakina. Zarauztarren ezpainetan non edo non hori nununun edo antzeko zerbait zen; jarri belarria eta oraindik ere entzun daiteke jende helduen ahotan.