Antigoaleko hiztegia

Zipitzik

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko aza. 12a, 11:54
Ezer ez, batere ez

zipitz. iz. Ezezko esaldietan erabiltzen da (zipitzik forman) ezer ez, batere ez adierazteko.

Badira hainbat esamolde, Zarautzen behintzat, zipitzik erabiltzen dutenak ezer ez edo batere ez adierazteko: ez du arreta zipitzik jarri, zipitzik ere ez du jan, zipitzik ez du utzi, ez du zipitzik balio, horrek ez du zipitzik ikusten, ez didate kasu zipitzik egin (erdi-erdarazko puto kasurik ez egin baino jatorragoa da). Dena dela, kasurik ez egite hori beste hainbat modutara ere (eskatologikoagoak maiz) esan daiteke: zakurraren ipurdira bidali naute, ipurdian pasatu dute nik esana